OSTIRALA

HARTZA



Hartz arrea (Ursus arctosugaztun handia da, gaur egun munduko hainbat tokitan desagertzeko arriskuan dagoena, historikoki garrantzi handia izan badu ere.
Hartz arrea munduko hainbat tokitan desagertzeko zorian dago. Gaur egun, Europako, Asia epeleko eta Ipar Amerikako baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu dira. Eremu zabal honetan tamaina eta kolorearen arabera 8 azpiespezie bereiz ditzakegu. Hauen artean, euren tamaina handiagatik ezagunak diren Grizzly hartzak (Ursus arctos horribilis) eta Kodiak hartzak (Ursus arctos middendorffi). Iberiar penintsulan, Asturiasen daude azken hartzak, Somiedoeta Narceako natur parkeetan. Historikoki, Pirinioetan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira.

DESKRIBAPENA

Ugaztun handi honek munduan zehar dituen forma ezberdinen artean, Pirinioetakoa txikienetakoa da; 80 eta 250 kg arteko pisua hartzen du. Hala ere, ez da ahaztu behar pisu hau urtetik urtera aldatzen dela urte-sasoiaren, sexuaren eta beste hainbat faktoreren arabera. Arra emea baino dezente handiagoa da. Arrak, atzeko bi hanken gainean zutituz gero, 2 m-ko altuera izatera iristen dira.
Askatasunean, 25 - 30 urte inguru bizi ohi dira, eta gatibutasunean 47 urtera ere irits daitezke. 1,7 - 2 m-ko luzera eta 0,9 - 1 m-ko altuera (gurutzean) izan ohi dute.
Ikusmena oso garatua ez duten arren gauez koloretan ikus dezakete. Gainontzeko zentzumenei dagokienez, aldiz, belarri fina eta usaimen zorrotza dute; distantzia luzetara dauden elikagai iturriak eta araldian zehar gainontzeko indibiduoen egoera sexuala antzemateko funtsezkoak.
Barailek ageri dituzten 4 letagin zorrotz eta sendoak, haragia jaten dutenaren seinale argia dira. Hala ere, hagin zabal eta zapalek erakusten dutenez, orojalea dugu, eta neurri handi batean landarejalea.


                                     ELIKADURA


Elikaduraren %75-80a belarrez, fruituez eta bestelako landarez osatzen da; beste %25-20a animalia-jatorrikoa da. Honen barruan, ugaztun handiek % 12-15a osatzen dute, intsektuek %7-9a eta mikrougaztunek %1a (ugaztun handien

sarraskietatik inurrietaraino). Aziendek dietaren %6-8a osatzen dutenez, argi dago hartza ez dela azienda-hiltzaile porrokatua, hainbat jendek hori badio ere. Inoiz edo behin oihaneko piztiaren bat harrapa dezake, dena alde duela, eskuarki, orkatz etaorein kumeren bat, edo, bestela, ahitu edo gaixoturiko ugaztun helduren bat.



                                                  UGALKETA

Hibernazioak lauzpabost hilabetez irauten du: azarotik apirilera bitartean. Negu gorriko pausaldi horretan hartzak jateari, edateari eta, kaka eta pixa egiteari utzi egiten dio baina, konstante funtzionalak mantendu egiten ditu udazkenean metaturiko gantzei esker. Dena den, garai horretan aktibitaterako gaitasuna badu eta estimulazioa dela eta esnatzea gerta daiteke. Are gehiago, epealdi horretan erditzen dira emeak eta, udaberrira arte hartz kumeak elikatu eta berotu egiten dituzte, lotan segitzen duten bitartean.
Hartzek 3–5 urte izan arte ez dute heldutasun sexualik eskuratzen, eta emeak 4 urterekin erditu ohi dira lehenengo aldiz. Ugaztun handi hauek poligamoak dira. Araldia udaberri bukaeran edo uda hasieran izaten da (maiatza eta uztaila artean). Hain ale gutxi geratzen denez, ar eta emeen arteko topaketak zailak izaten dira eta, hauei ahalik eta etekin handiena ateratzearren, eragindako obulazioa garatu dute; hau da, arrak behin eta berriro estaltzen du emea honen obulazioa eraginez ernalketa gerta dadin. Haurdunaldiak bi hilabete irauten du. Hartz kumeak (bat edo bi) ama hibernazio zuloan dagoela munduratuko dira eta, handik urte eta erdira amarekin bizitzeari utziko diote. Erditze batetik bestera bi urtetako tartea izan ohi da.

EUSKAL HERRIAN



Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa. Azken urteetan ''Camille'' hartza oso famatuta bilakatu da bere ibilerengatik, eta bertako artzainen ardietan egindako harrapaketengatik. Haurrentzako panpina bat sortu dute ere, Kamiltxo izenekoa.
Duela urte gutxi, Esloveniatik ekarritako zenbait hartz arre ekarri eta askatu zituzten Okzitaniako Pirinioetan, espeziea Pirinioetan berreskuratzeko. Antza Esloveniako hartzak dira Pirinioetako hartzetatik hurbilen daudenak. Hala ere mementuz ez du ematen hartz berri horiek Euskal Herriraino heldu direnik.
Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan harrapatu zuten 1871ko abenduan.


BIDEOA

















2 comentarios:

  1. Zergaitik ez duzue euskal herriko animalirik jartzen????

    ResponderEliminar
  2. Eta zuek jarri barikuko horrialde bat mesedez!!! ez bada asko eskatzea! ;)

    ResponderEliminar