ASTEARTEA

TIGREA



Tigrea Asian bizi den eta lehoiaren familiako den felido handia da.
Tigrea felidoetan handiena da, horregatik, 300kg inguru pisatzera hel daiteke eta 3m-ko luzeera edukitzera. buztanaren luzeera 75 zentimetrokoa da. Tigreek gauean ikusteko ikusmen izugarria daukate, horrez gain, haren biboteek ilunpean bideaaurkitzen laguntzen diete. Tigreak 20 urteetara hel daiteke. Ilea horia eta beltza dauka.
Tigreen elikadura ugaria da. Oreinak, txerriak, behiak.. jaten ditu, horrez gain, intsektuak, narrastiak etab. ere jaten ditu. Tigre batek pertsona bat hil eta jaten duenean ohitura hori sortzen zaio eta pertsonak jaten jarraitzen du.
Emeak lau hilabete ernaldu ondoren bitik seira kume erditzen ditu. Arrak eta emeak ugaldu nahi dutenean batzen dira bakarrik, hori dela eta, badago urteko garai bat ugaltzeko.
Tigreen habitata Turkiatik Indotxinako penintsulara eta Ekialdeko irletara joaten da, horrez gain, ekialdetik tigrea Siberiaraino heltzen da.







MOTAK:



Egun sei azpiespezie baino ez daude:
  • Bengalako tigrea (Panthera tigris tigris), India eta Bangladeshen bizi dena.
  • Indotxinako tigrea (Panthera tigris corbetti), Kanbodia, Txina, Laos, Myanmar, Thailandia eta Vietnamen bizi dena.
  • Tigre malaiarra (Panthera tigris jacksoni), Malaysiar penintsulan bizi dena.
  • Sumatrako tigrea (Panthera tigris sumatrae), Sumatra uhartean bizi dena.
  • Tigre siberiarra (Panthera tigris altaica), Siberiako ekialdean bizi dena.
  • Hego Txinako tigrea (Panthera tigris amoyensis), hegoaldeko Txinan bizi dena.
Gainera, badaude beste desagertutako azpiespezie:
  • Baliko tigrea (Panthera tigris balica), Bali uhartean bizi zena.
  • Javako tigrea (Panthera tigris sondaica), Java uhartean bizi zena.
Jadanik desagertutako tigre kaspiarra (lehen Panthera tigris virgata zena) duela gutxi tigre siberiarraren azpiespezie bera zela frogatu zuten.

-Animalia mota hau zeinen arriskutsua izan daitekeen ikus dezazuen hona hemen bideo bat

BIDEOA:



2 comentarios:

  1. Animalixek euren alderdi ona be eukiko dabe ba gizajuek!!! jijijijij

    ResponderEliminar
  2. Animali hauek alderdi ona badute, eraman baten bat etxera!! ;)

    ResponderEliminar